(Euskera) Jainko basatia

Komedia | 90 min
Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Aitziber Garmendia
  • Mikel Losada
  • Mikel Laskurain
  • Tessa Andonegi
  • Zuzendaria
  • Begoña Bilbao Lejarzegi

Movie Story

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte.

Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa.

Xanti(Andoni Agirregomezkorta/ Mikel Laskurain) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz.

Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

x