(Euskera) KAFE TXINATARRA

Komedia Romantikoa |
Rating: /10

Movie Info

  • Egilea
  • Ira Lewis
  • Zuzendaria
  • Begoña Bilbao
  • Antzezleak
  • Kandido Uranga
  • Asier Hormaza

Movie Story

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

“Gaueko ordu biak dira, Héctor (Asier Hormaza), bere bidea egiteko borrokan dabilen idazle bat, bere lagun Juliánen (Kandido Uranga) apartamentuan sartu denean. Julián porrot egin duen argazkilaria da.

Juliánek zor dion dirua eskatzera dator Héctor, baina batez ere, berak idatzitako azken eleberriaz Julianek zer iritzi duen jakitera.

Akto bakarreko pieza hau komedia dramatikoa da, eta bertan porrot egin duten bi artistak hausnarketa egiten dute euren bizitzaz eta adiskidetasunaz.

Ikusleok askotan izan ditugu aurrean bikotekideen arteko krisi-aldiak, edo senideekiko harreman gatazkatsuak, baina gutxitan ikusi ditugu adiskidetasunaren gainbehera eta hauskortasuna oinarri duten istorioak, are gutxiago KAFE TXINATARRAK erakusten dituen umorea, sinesgarritasuna eta trebetasuna lagun.

x