Artea

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Ramon Agirre
  • Joseba Apaolaza
  • Asier Hormaza
  • Zuzendaria
  • Carlos Zabala

Movie Story

Yasmina Reza da ARTEA antzezlanaren egilea.  Familia judutar baten baitan jaiotako frantsesa. Nazioarteko arrakasta lortu duten antzezlanen egilea: Conversation aprés un enterrement, L´Homme du hasar, La traversée de l´hiver eta batez ere Art (1994).

 Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril edota Bratislavatik pasa ondoren. Orain eta hemen, azkenean, euskaraz ikusteko aukera dugu.

Artea hiru lagunen arteko historia da.

Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren.

Marcosek gorrotoa dio koadroari, gainera kostatzen zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik.

Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten.

Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna dena adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen heinean, koadroaren auzia erabat puztutzen da , bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.

x