Sinopsia
-Non daude sedukzio berrirako marra gorriak?
-Zaharkitutako kode berriak nola ordezkatu, “koittadu parea” bihurtu
gabe?
-Dena emanda larrua nola jo, harreman orekatu eta libre batean?
-Jakingo al dugu generoaren ikuspegi berritik aurre egiten?
Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote
harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. “Gabezia” horri
konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute.
Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako
sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat)
ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane
Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin
komedia antzesten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta
pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken
finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta
polemikoa.
Reviews ( 0 )