Sommer jaunaren istorioa

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Jose Ramon Soroiz
  • Zuzendaria
  • Xicu Masó

Movie Story

Sommer Jaunaren Istorioa, Patrick Süskind-ek (Das Parfum/El perfume nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirako egokitzapena, 13 urtez katalanez ikusgai egon ondoren, euskarazko tauletara iritsi da.

José Ramón  Soroizek, Xicu Masóren zuzendaritzapean, haurtzaro eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten digu.

Oraindik zuhaitzetara igotzen zenean nola bizi zen kontatzen digu, ia hegan ere egin zezakeen garai hura gogoratuz, eta bere herria nolakoa zen, nolakoak ziren eskola, lagunak eta auzokoak, Sommer-tarrak batez ere. Sommer andrea ez omen zen ia etxetik irteten, baina Sommer jauna, alderantziz, egunero joaten zen ibilaldi luzeak egitera, makila handi bat eta bizkar-zorroa hartuta; egun osoa pasa zezakeen alde batetik bestera, berdin zion eguzkia edo euria, elurra edo kazkabarra ari bazuen ere. Egunero egiten zituen Sommer jaunak bere ibilaldi berezi haiek. Eta harrigarria zen hura benetan, Sommer jaunak ez baitzuen inorekin harremanik, ez baitzuen inorekin hitz egiten…

Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoniaz eta humorez beteriko kontakizun bat, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea.

Axolagabekeriaren eta ahanzturaren lozorroan gorde ditugun gure osagaiak esnatzen ditu Sommer jaunaren istorioa-k. Agian horregatik hunkitu egiten gaitu eta ongi pasarazten digu eta  zirrara eragiten digu.

 

x