Oscar Wilderen ipuin ezagun eta arrakastatsuenak Ingalaterrako gaztelu batera bizitzera doan ohiko amerikar familia baten bizimoduaren berri ematen digu. Gaztelu hori, ordea, Cantervilleko mamu izugarriaren bizitokia da. Familiak, eta batez ere umeek, mamua zapuztuko dute, izutu beharrean haren kontura primeran pasatu eta barrabaskeriak egingo dizkiotelako. Azkenean mamuak Otis familiaren alabaren adiskide egingo da eta neskatoak betiko errari ibiltzeko zigorretik libratuko du, bakean atseden hartzeko aukera emanez.