Magia teilatuetan

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Iraitz Lizarraga
  • Asier Kidam
  • Jorge Santos
  • Zuzendaria
  • Begoña Bilbao Lejarzegi

Movie Story

Zer ezkutatzen da teilatuetan gau izartsuetan?

Tximiniak, teilatu-gainak, hodei galduren bat antena batean trabaturik, tximistorratzak eta… horko hori… zer da? Kometa maitemindu bat jirabiraka haize-orratz baten inguruan.

Betisa teilatu-gainean babesten da gau beroetan. Gustatu egiten zaio izarrei begiratzea bere teleskopio zaharrarekin, eta lo egitea arropa zabalduaren azpian labadora eszentrikoen eta detergente zuritzaileen istorioak entzuten dituen bitartean.

Baina gaur San Joan gaua da! Betisa gora igo da gauaren hondoan galtzen diren suak ikustera.

Halako batean, ahots batzuk entzun dira. Bi lagun agertu dira Betisaren babeslekuan. Hau ezkutatu eta bikote bitxiaren zelatan jarri da.

San Joan gauean mago guztiak bildu ohi dira trikimailuak eta sekretu magikoak elkarri erakusteko. Falasoz eta Dorleta magoek magia- eta adimen-lehiaketa bat antolatu dute. Betisa izango da bien arteko norgehiagoka epaituko duena, eta hala magiaren mundu liluragarrian barneratuko da.

x