Eider ohera joateko orduaren beldur da. Gauez, ilunpetan, oheko bakardadearen isiltasunean, beldurtu egiten baita. Gau-mahaiko argia piztuta uzten baduere, ez dio laguntzen, argiak sortzen dituen itzalak gehiago izutzen baitute.
Eta gauero amesgaizto guztien bisita jasotzen du; zaku-gizona, sorgina eta bere sorginkeriak, haurrak jaten dituen erraldoia, etab.
Baina heldu da gauzak aldatzeko garaia. Eiderrek ez du izutzen jarraitu nahi. Ez du piztien aurrean berriro kikildu nahi. Gau-ikarei amaiera eman nahi die, betirako. Munstro hezitzaile bihurtuko da, gaueko piztien domatzaile.
Istorio hau Ana María Machado idazle brasildarraren hiru ipuinen egokitzapenean oinarritzen da.