Xomorroak

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Itziar Urretabizkaia
  • Aitziber Garmendia
  • Asier Sota
  • Aitor Gabilondo
  • Zuzendaria
  • Anartz Zuazua

Movie Story

Roberto Alaia, Portuko Galaia, tangoak abesten dituen kilkerra da. Krisia dela eta, Buenos Airestik alde egin behar izan du. Carla eulitxo jaioberriak ezin du bere ama aurkitu. Horiexek dira “Xomorroak (bizitza lorontzian)”  istorioaren protagonistak. Beraz, bilaketa baten istorioa da, Carlaren amaren bilaketaren istorioa. Baina lorontzi bateko biztanleen eta bertatik pasatzen diren bidaiarien istorioa ere bada: barre eta negar egiten duten xomorroak, haserre dauden xomorroak, xomorro maltzurrak, xomorro beldurtiak, pititoa duten amak, erreportari ditxolariak… xomorro ilegalak? Denak ere kantari bikainak eta dantzari hobeak, bizitza askoz ederragoa baita musikaz jantzia. Lortuko ote du Carlak, Robertoren laguntzaz, bere ama aurkitzea? Eta besteek, beteko ote dituzte beren ametsak? Izan ere, jainko madarikatu horiek, mamutoek, xomorroen bizimodu baketsua korapilatu besterik ez baitute egiten. Azken batean, “Xomorroak” erreala da, bizitza bera bezalakoa. Bizitza bezalakoa? Lorontzi bateko bizitza bezalakoa.

x