Hitzak patriketan

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Iñaki Beraetxe
  • Aintzane Gamiz
  • Zuzendaria
  • Isidoro Fernandez

Movie Story

“Izenak”

Barbara Labezomorroa pertsonaia berezia da. Halako batean konturatu egingo da bere izena ez datorrela bat bere izaerarekin, bera oso labezomorro lasaia eta baketsua delako. Barbaroagoa izateko, gimnasio batean emango du izena, baina segituan jabetuko da hori ere ez dela konponbidea. Beraz, bere nortasunarekin egokiagoa den beste izen bat hartzea erabakiko du. Horretarako, iragarki bat jarriko du egunkarian, izena aldatuko dion aurkitzeko. Barbara gure adiskideak aurkituko ote du inor aldaketa egiten laguntzeko eta izen berriarekin gustura bizi ahal izateko?

 

 “Zenbakiak”

Agustina Oiloa bihurri samarra da eta gauero parrandan joaten da katuekin feriara. Hori dela eta, sekula ez da garaiz jaikitzen eskolara joateko, beri berandu iristen da bazkaltzera eta ez dio batere jaramonik egiten bere adiskide den Letizia Oiloari. Ikastolan zenbakiak erakutsi dizkiete, baina berak ez ditu ikasi oso nekatuta zegoelako eta lo egin nahi zuelako. Beraz, zenbakiak ikasteko eskola galdu duenez gero, konturatu egingo da ez dakiela zenbatzen eta ez dakiela ezer matematikaz. Ordulari berrian ordua irakurtzen ere ez daki. Zer nahiago ote du Agustinak, gauero parrandan feriara joaten jarraitu edo zenbakiak ikasi…?

 

 

“Koloreak”

Pepa Pepereren lehengusina txikia da. Pepe Peparen lehengusu handia da. Pepek oso gustuko du pintatzea, orduak eta orduak ematen ditu koadroak margotzen. Pepak ere gustuko du margotzea, baina ez daki. Pepek badaki, baina ez dio Pepari erakutsi nahi. Pepak konbentzitu egingo du. Pepe, orduan, koloreak eta kolore-nahasketa guztiak erakusten ahaleginduko zaio.

Pepak bere bokazioa deskubritu du: pintore izan nahi du.

Pepe Peparen lehengusu guai da.

Pepa Peperen lehengusina guai da.

x