IRABAZI (Jon Plazaola)
“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta
sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza
da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa
honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da
helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer
irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Baina ez atzera
eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere
burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu
du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa
gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi
egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?