Kanpanila

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Arantza Arteaga
  • Iraitz Lizarraga
  • Jorge Santos
  • Zuzendaria
  • Begoña Bilbao Lejarzegi

Movie Story

Egun batean, zelan ez dakidala, aldizkari bat agertu zitzaidan eskuetan, eta bertan KANPANILLAk, Peter Panen laguntxo hegadunak, egindako adierazpen batzuk zeuden.

Haserre samar aldarrikatzen zuen PETER PANen historiaz berak zeukan bertsioa.

“Barrie jauna oso idazle ona da, ez dut zalantzatan jarriko, baina bere modura kontatu zuen dena. Ez dinot berak kontatutakoa gezurra denik, baina hainbat gauza desitxuratu egin zituen. Egunen batean kontatuko dut neuk Peter Panen benetako istorioa”.

Interes handiz deitu nion, eszenatoki baten gainean bere bertsioa azaltzeko aukera eskaintzearren.

Zer  egin ez zekiela zegoen.

Adorea emateko, esan nion ez zela bakarrik egongo, Garfio kapitaina, Peter Pan, Wendy eta Peter Panen itzala ere bertan azalduko zirela berarekin batera parte hartzeko.

Horretarako zertaz baliatuko ote ginen jakin nahi izan zuen; izan ere, zaila zeritzon bere historia eszenatoki batean azaltzeari.

Produkzioa apala egin nahi nuela jakinarazi nion, ez zuela zer ikusirik izango zineko bertsioekin edo antzerki handietan egiten ziren ikuskizun izugarriekin. Bere neurrien araberako ikuskizuna izango zela, txikia baina munta handikoa.

“Sekula Betiko Lurraldea eszenatiko batean sartuta?”

“Irudimenak eta ikusleen adimenak lagundu egingo digute dena antzeztoki txiki batean egokitzen. Mundu bat osorik sar daiteke zapata kutxa batean, Kanpanilla andrea”.

Eta konbentzitu egin nuen, beraz, bere istorioa kontatuko digu: Peter Panekin zuen harremana, Wendygatik sentitzen zuen ondamua eta Garfio kapitainarekin izandako liskarrak.

Baldintza bi jarri zizkidan;

Kanpanilla izaki argitsu gisa agertu behar da, argiak ikuskizunean garrantzi handia izan dezan behar du.

Peter Panen itzalak, bere lagun handiak ere leku nabarmena izan behar du, itzalen munduaren erakusgarri.

Arazorik ez zegoela esan nion eta eskutik helduta sartu ginen proiektu honen barruan.

Bertsio asko daude istorio honetan, bertan parte hartzen duten pertsonak beste bertsio.

x