Moko Zorrotza

Komedia |
Rating: /10

Movie Info

  • Egilea
  • Carles Alberola
  • Zuzendaria
  • Mario Hernández
  • Antzezleak
  • Jon Plazaola
  • Aitziber Garmendia

Movie Story

SINOPSIA

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz
kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.

Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi
amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez,
garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko
dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean,
ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira;
Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen
arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta
dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer
da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta
begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.

Guzti hori da Moko zorrotza.

Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han
egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez
dadin laguntzeko.

x