Natatxa

Rating: /10

Movie Info

  • Aktoreak
  • Nagore Aranburu
  • Itziar Urretabizkaia
  • Julen Vega
  • Nora Chouza
  • Ainhoa Aierbe
  • Zuzendaria
  • Anartz Zuazua

Movie Story

NATACHAk egun osoa ematen du galderak egiten eta bere jakin-mina ase nahian. Beti eduki nahi izan du txakur bat, eta gaur, ikastolatik ateratzean, bat aurkitu du eta etxera eman du. JULIA, bere ama, azkarra eta maitagarria da, ¬–nahiz eta batzuetan erotu egiten den bere alabatxoaren etengabeko galderak erantzun nahian–, baina ezkutatuta dagoen animalia deskubritu duenean izugarri haserretu da, ez baitu nahi txakurrik etxean, dena txikitzen dutelako eta ez dakitelako txintxo izaten.
–Eta nire txakurrak txintxo izaten ikasiko balu? – proposatu dio- NATACHAk.
–Probatu egingo dugu, astebete, baina txintxo izaten ikasten ez badu, alde egin beharko du.
JULIAren mehatxuaren ondoren, NATACHAk gogo biziz ekingo dio RAFLES bere txakurra hezteari. Horretarako, PATI bere lagun minaren laguntza izango du: biek batera sekulako lanak hartuko dituzte RAFLESi egitekorik zailenak erakusteko: etxe osoan kartelak jarriko dituzte animaliari irakurtzen erakusteko, txintxo izateko nola jokatu behar duen jakiteko. Baina esperimentu telepatiko bitxi batekin ere ez dute lortuko RAFLESen buruan ideia bat bera ere sartzea; izan ere, kaleko txakur hau txotxolo samarra da, eta galtzerdiak koska eginez zulatu eta telefono haria ere koskaka txikitzea baizik ez du buruan. Arratsalde batean, JULIA etxera bueltatzen denean NATACHAk ematen dizkion azalpenak ez dira nahikoak izango: umeak txokolate pastel astuna prestatzen ari ziren ontzira salto egin du RAFLESek eta ia-ia hil egin da, baina apar bainu batekin berpiztea lortu dute eta RAFLESek alde egin du, eta, beraz, etxe osoa irinez, arrautzaz eta xaboiz zipriztinduta dago. -Hau gehiegi da! Kaleko txakur hori buelta dadila lehenbailehen kalera! –erabaki du JULIAk. Baina RAFLES ez da etxetik joango den bakarra: NATACHA eta PATI ere desagertu egingo dira, eta JULIAk gaua kalean emango du, bi umeen bila.
Kezkaren kezkak janda azkenean amak txakurra aurkitzen duenean ezin du asmatu zer gertatu den: esperientzia telepatiko baten bidez, errepideak zebrabidetik pasatu behar direla RAFLESen buruan sartzen saiatu dira umeak; baina emaitza oso bestelakoa izan da: ezustean, NATACHAk eta PATIk RAFLESen buruaren barruan bukatu dute.
Han barruan, handik noiz aterako dituzten zain dauden bitartean, bi umeek ulertu egingo dute zergatik RAFLES gaixoa ez den gai ezer ikasteko.

x