Artea

Rating: /10

Movie Info

Movie Story

Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril, Bratislavatik, París, ……

  “SINOPSIA”

ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren.

Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik.

Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea.

Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztutzen da bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.

x